XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ARIKETAK(Irratian) [...] Amaitu da partidua: 22 eta 20 irabazi du Roberto Elorzak.
Bikaina izan da partidua...
Hemen dugu gurekin irabazlea:
-Zorionak, Roberto.
Primeran jokatu duzu.
-Eskerrik asko.
Bai, ondo atera zaizkit gauzak.
-Erraz irabazi al duzu?
-Ez, zaila izan da partidua, uste baino gogorragoa.
Tanteoa ikusi besterik ez dago...
Kontrarioa ere oso ondo ibili da.
-Zaila izango zen, baina zu aurretik joan zara beti...
-Bai, horrela izan da.
Hasieratik atera diot alde txiki bat eta eutsi egin diot gero alde horri.
-Bueno, Roberto, zorionak berriz ere eta suerte ona izan hurrengo partiduan.
Ea irabazten duzun hori ere.
-Saiatu faltan ez da izango...
-Zorionak, Mirentxu.
Hemen duzu aita eta bion oparia.
Ireki ezazu, ea gustatzen zaizun...
[...]
-Oso polita da.
Hauxe da nahi nuena.
Eskerrik asko, ama.
Mila esker, benetan!
-Bueno, pasa ezazu egun ona zure laguntxoekin eta beste urte asko bete ditzazula.
-Egun on, Kristina, eta zorionak.
Bilboko Saria irabazi duzula entzun dut.
-Bai, hala da.
Lehen saria eman didate...
-Zenbat koadro aurkeztu zenituen?
-Bi.
Irabazi duena,
Hau da irabazten dudan bigarren saria.
Lehenbizikoa orain hamar urte irabazi nuen, hasi berria nintzenean.
-Eta zeinek egin dizu ilusiorik handiena, hasierako hark ala oraingo honek?
-Ez dakit, bada..., hark beharbada.
Hogei urte besterik ez nuen orduan eta animo handia eman zidan saria irabazteak.
Orain lasaiago hartzen ditut gauzak.
-Kaixo, Kepa.
Urrezko ezteiak ospatu berriak omen zarete...
-Bai, joan den hogeian bete ziren 50 urte ezkondu ginela.
-Zorionak, orduan.
Merezi bezala ospatuko zenuten eguna, noski...
-Bai, primeran pasatu genuen.
Festa ederra egin genuen.
Eta horixe gustatzen guri...
-Bueno, urte askoan segi dezazuela horrela.
-Eskerrik asko!